XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Festak eta kirolak

Festetako kartela

Pentsa, udaletxetik etorri zaizkizuela herriko festetarako kartel dotorea egiteko eskatuz.

Jarraitu beharreko pausoak eta arauak hauek izango lirateke:

- Karteleko argazkia edo marrazkia garrantzizkoa da, mezuaren pisu gehiena jaso behar du eta.

- Kartelak handia eta kolore bizikoa izan behar du, festetako ekintza adierazgarri bat azalduz.

Ez ahaztu ondorengo puntuak ere.

- Festen izena.

- Herria eta lekua.

- Zein egunetan diren.

- Festetan parte hartzera konbidatzen duen esaldi labur eta deigarria.

Letrak egiterakoan, izenburuetan batipat, letraren neurria kontuan izan.

Inauteriak 1993 Lantz

Mahaingurua

Liburuan aipatzen genizuenez, oso interesgarria izan daiteke euskal folkloreari buruzko mahaingurua antolatzea.

Mahaingurua egiteko musikari, dantzari edo herri kirolariren bat gonbida dezakezue gelara.

Mahaingurua behar bezala antolatzeko zenbait gauza oso gogoan izan behar dituzue.

Hurrengo orrialdean dituzue mahaingurua lantzeko kontuan hartzeko 2 puntuak eta aholkuak.